Prefektura (Txina)
Prefektura (txinera sinplifikatuz: 地区级, pinyineraz: dìqū), Txinako Herri Errepublikako banaketa administratiboetako bat da, probintziaren azpitik, eta konderri edo barrutiaren gainetik dagoena. Prefekturen maila berdinean prefektura mailako hiriak, prefektura autonomoak eta ligak daude (azken hauek Barne Mongolian baino ez.
Prefekturek gaur egun Txinako Herri Errepublikan duten esanahia nahiko berria da, eta antzina konderrien banaketa administratiboarekin nahasten zen.
Prefektura motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prefektura mailako hiria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prefektura mailako hiriak ((地级市; pinyineraz: dìjíshì) inguruko konderri eta barrutiak gobernatzeko boterea ematen zaien hiriak dira. Tamaina desberdineko hiriak daude, 1.000 kilometro koadrotik 50.000 kilometro koadrorainoko azalerara arte.
Prefektura autonomoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prefektura autonomoa (Txinera sinplifikatuz: 自治州; pinyineraz: Zìzhìzhōu), Txinako talde etnikoak gehiengo diren prefekturek duten egitura berezia da. Prefekturen maila berdinean daude. Normalean gune horretan bizi diren talde etniko garrantzitsuenen izena eraman ohi dute. Askotan Han etnia biztanlegoaren %60 baino gehiago izan arren, prefektura autonomoak antolatzen dira.
Liga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ligak (mongolieraz: ; Txinera sinplifikatuz: 盟; pinyineraz: méng) Barne Mongoliak dituen berezko egitura administratiboak dira. Txinako Herri Errepublikaren antolaketa administratiboaren barnean bigarren mailan daude probintzien azpiko mailan alegia.
Prefekturen arteko desberdintasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prefektura mailako hirien maila berdinean egon arren, normalean prefekturako gobernuak prefektura mailako hiri batek baino eskumen gutxiago dauzka, eta tamaina txikiagoko hiriak izaten dira. Horrez gain, Prefektura soilak direnak, hiriak baino nekazal gune gehiago izan ohi dituzte eta hiriak baino hiri garapen apalagoa izan dute.